Gune honek lanaren arloan emakumeen eta gizonen berdintasunarekin konpromisoa dutenekin etengabe harremanetan egoteko sarea ezartzea dauka helburu, baita beste ikuspuntu batzuetara hurbiltzea eta gure enpresa-sarean berdintasunaren inguruko eragin nabaria duen giro atsegina bezain jasangarria sortzea ere.
Enpresa kideetan erabakitzeko gaitasuna duten gizonak eta emakumeak ditu xede.
Oharra.- Alarma-egoeragatiko konfinamendua eta taldeak batzartzeko osteko murrizketak direla eta, aldi baterako eten behar izan dugu jarduera hau, baina laster berriro eutsiko diogulakoan gaude.