Gaur egun, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren arloko arautegi zabala dago, eta, bertan, lanaren arloko berdintasuna suspertzeko betebeharrak zehazten dira.
Edonola ere, nabarmendu egin beharra dago ustezko berdintasun horretatik urrun-urrun gaudela. Alde horretatik, egiaztatuta dago emakumeek lan-arloan duten partaidetzak gora egin badu ere, aldi berean ez dela gorakada proportzionalik egon zuzendaritzako goi-karguetan dauden eta erabakitzeko gaitasuna duten emakumeen artean.